Hasi da aurtengo bainu denboraldia, segurtasun protokoloa aktibatuta

Hasier Larrea 2021eko ekainaren 13a

Usako, domeka arratsaldean.

Igerileku eta bainutoki publikoak ofizialki ireki dira asteburuan, eta iaztik hona aldaketak egon dira koronabirusa saihesteko neurrietan. Usakon, esaterako, 240 lagun sar daitezke goiko bi zelaietan, eta 30 putzuan. 15 minutuko txandatan banatu dituzte bainuak hartzeko denbora-tarteak.

Aurten informazioa hobeto zabaldu dela aipatu dute Usakoko sorosleek. 2020ko udan ikasitakoak eta pandemia kontrolatuago egoteak lana "lasaiago" egin ahal izatea ekarri die sorosleei eta edukiera kontrolatzen duten langileei. Hala, ekainaren 12tik uda amaitu arte egongo dira aire libreko igerileku eta bainutokiak begiraleek kontrolatuta. Gogoratu dute gehienez hamar pertsonako taldeetan batu ahalko dela jendea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak