Gazte mailako ziklisten lehia Uzarragako maldetan domekan

Xabier Urtzelai 2021ko eka. 11a, 18:00
2019ko irabazle Iñaki Diaz.

Iazko hutsunearen ondoren, eta martxoan lasterketa ez antolatzeko erabakia hartu ostean, Peña Ayastuiko lagunek domekan egingo dute gazte mailakoen Uzarragako igoera. Lasterketa ez dute Antzuolako herrigunean hasiko, Goizperreko aparkalekuan baizik (10:30).

Ayastui Peñakoen asmoa, ohi moduan, Uzarragako Igoera martxoan egitea zen. "Baina orduan herriko intzidentziatasa altua zen, eta hori kontuan hartuta nahiago izan genuen lasterketa bertan behera utzi. Orain, baina, Federazioak data berria proposatu digu eta onartu egin dugu, eta domekan gazte mailako ziklismo lasterketa izango dugu herrian", adierazi dute antolaketa taldeko lagunek.

Goizez, aspaldi bezala

Lasterketa ez dute ohiko ordutegian egingo; ez, behintzat, azken urteetan egin den moduan zapatu arratsaldean. "Lehenago, goizez egiten genuen Uzarragako Igoera, eta aurtengo edizioa ere horrela egingo dugu". Hala, domekan ziklistak 10:30ean abiatuko dira Goizperreko aparkalekutik; segurtasun neurri moduan, irteera puntua ere herrigunetik atera dute, eta azkarrena 12:00 aldera iritsiko da helmugara . Tartean, 57 kilometrotako lasterketa izango dute ziklistek –11:00etan Deskarga igoko dute–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak