Liga pandemikoa, eta 'playoff'-a, agurtzeko ordua iritsi da

Xabier Urtzelai 2021ko eka. 11a, 09:46

Aretxabaletak Agorrosinen 2-3 irabazita gainditu du kanporaketa.

Aretxabaleta Zarautzen ahaleginduko da bihar, zapatua, bosgarren sailkatzen; Bergarak, berriz, Agorrosinen du azken partidua.

UDAk iaz lortutako bosgarren postuan nahi du aurtengoa ere amaitu. "Helburu polita da; ikusita ze urte zaila izan dugun, iazkoa errepikatzea uste dut denboraldia amaitzeko modu txukuna dela", adierazi dio GOIENAri UDAko aulkian azken partidua egingo duen Mikel Larburuk. Izan ere, joan den astean Bergararen kontrako kanporaketa gainditu izanak (2-3) ematen die aretxabaletarrei horretarako aukera. Hala, UDAk Zarautzen kontra jokatuko du bihar (12:15) play-off-eko azken norgehiagoka.

Bergarak, berriz, zazpigarren sailkatzeko helburuarekin hartuko du Elgoibar Agorrosinen (16:00). "Iaz atzealdean larri ibili ginen eta aurten pausoa eman dugu aurrera, play-off-erako sailkatuta. UDAren kontra galdu izana pena da, baina hobe halakoak ezer jokoan ez dagoenean bizi izatea. Ikasgai ona izan da", adierazi du Barkerok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak