Otsaila ezkero, Madrilgo Metamorphosis Dance konpainiako dantzaria da Gaizka Morales elgetarra. Hango koreografoen eskutik izan du Bilboko Arriaga antzokian dantzatzeko aukera; Los siete pecados capitales ikuskizuna prestatu dute hilabetez, eta bi emanaldi egin dituzte.
Proiektu bat hurrengoarekin lotzen ari da Morales, eta uneotan Madrilen da beste ikuskizun bat prestatzen. Cadizen eta Zaragozan dantzatuko du ekainean.
Alemaniara, ilusioz beteta
Hurrengo erronka nagusia, ordea, Jacopo Godani handiak zuzentzen duen Alemaniako dantza konpainia da. Urrian bidali zuen hautagaitza, eta apirilean egin zuen audizioa. "Sinatu dut kontratua, baina neure burua Alemanian ikusi arte ez dut guztiz sinistuko. Konpainia oso handia da, Europako garrantzitsuenetakoa, eta esan dezaket amets bat beteko dudala. Benetan, oso pozik nago".