Txapa mozteko sistema berria diseinatu du Fagor Arrasatek

Uxue Igarza Loiola 2021ko eka. 10a, 17:54

Danobatgroup taldearekin elkarlanean, laser blanking izenaz ezagutzen den teknika baliatu du Fagor Arrasatek altzairua eta aluminioa bezalako materialak mozten dituen sistema eratzeko.

Bobina metalikotik abiatuta, txapa mozteko sistema berria diseinatu eta fabrikatu dute Danobatgroup eta Fagor Arrasatek. Azaldu dutenez, ekonomiarako estrategikoak diren sektoreetan erabiltzeko da, hala nola, automobilgintzan.

Bi taldeetako ordezkariek azaldu dutenez, lankidetza "ezinbestekoa" izan da sistema diseinatzerako orduan. Adierazi dutenez, Danobatgroupek  laser-ebaketako soluzioen eta simulazio-softwareen garapenean egin du lan, eta Fagor Arrasatek, berriz, materialen prozesaketan eta automobilaren sektorean duen ezagutza baliatu ditu.

Hainbat onura dituen asmakuntza

Orain arte erabili diren sistemekin alderatuta, blanking-ak trokela erabiltzea ekiditen duenez, denbora aurrezten dela azaldu du Mikel Lopez, Fagor Arrasateko Siderurgiako Negozio Unitateko zuzendari komertzialak: "Produktibitate handiagoa eta ebaketa-kalitate hobea eskaintzen ditu".

Bestetik, hainbat materialekin lan egiteko gaitasuna duela esan dute: altzairu arruntarekin, herdoilgaitzarekin, HSS erresistentzia handiko altzairuekin edota aluminioarekin, –zabalera, lodiera eta kalitatea edozein dela ere–. "Lerro malgua denez, neurketa-zabalera desberdinetara egokitu daiteke, eta xaflaren gainazal osoan banatu fabrikatzen diren piezen marrazkia, materiala askoz hobeto aprobetxatuz", gehitu du Lopezek.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak