Oihane Puertas eta Idoia La Hidalga aurtengo Kimu Berri sarien irabazle berriak

Irene Jauregi 2021ko eka. 8a, 12:24

Oihane Puertas eta Idoia La Hidalga irabazleak. (Argazkia: Mondragon Unibertsitatea)

Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradu Amaierako Lanaren (GRAL) aurkezpen onenaren Kimu Berri Saria irabazi zuten 4. mailako ikasleek, Kurruskla kultur elkarterako egindako dokumentalaren bitartez.

Pasa den ekainaren 4an aurkeztu zituzten Mondragon Unibertsitateko 4. mailako Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleek beraien GRAL-ak. Aurreko ostiralean egindako ekitaldian Kimu Berri aurkezpen onenaren sariketa egin zen Aretxabaletan aurkitzen den Mondragon Unibertsitateko campusean. 

Horiek horrela, hamazazpi GRAL aurkeztu ziren Ikus-entzunezko Komunikazioko graduan. Mikel Orobengoa, ISEA Enpresako Zerbitzu Aurreratuetan Berrikuntzako ordezkaria; Koldo Azkoitia, Debagoieneko Mankomunitateko Eskualdeko Agentziaren arduraduna; eta Amaia Pavon, Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko irakaslea izan ziren aurtengo Kimu Berri lehiaketako epaimahaikideen artean. 

Aurtengo lanak

Pasa den ostiralean aurkeztutako lanak enpresa eta erakunde ezberdinekin elkarlanean aurrera eramandako proiektuak izan ziren. 

Aurkezpenaren borobiltasun, proposamenaren originaltasun, eta hizkuntzaren eta mezuaren argitasun eta zuzentasunaren adibide izan ziren Oihane Puertas eta Idoia La Hidalga ikasleak, epaimahaikideen arabera. Kurruskla kultur elkarterako eginiko dokumentalak lehen postua eraman zuen hala, lan horrekin.

Bigarren saria aldiz, Ane Dobaran, Edurne Arroyo eta Irati Cledu-k eskuratu zuten. Zut aldizkari digitalerako egindako telesail prototipoak baliabideen erabilera egokia eta publikoaren arreta erakartzeko aitorpena lortu zuten. Arrasateko dragoiaren kondairaren gaineko kontuak jaso dituzte, hain zuzen ere.

Eneko Fernandez, Aitor Ollo eta Andoni Carnovich ikasleek aldiz, New Old School Gym gimnasiorako komunikazio plana eta ikus-entzunezko piezak aurkeztu zituzten. Horiek horrela, hirugarren saria lortu zuten gaiaren trataera egoki, aurkezpenaren originaltasun, animazioaren erabilera eta erakutsitako umoreari esker. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak