Azken minutuko gol bati esker irabazi du UDAk Bergararen kontrako kanporaketa

Miren Arregi Amasorrain 2021ko eka. 5a, 18:49

2-3 bukatu da Bergararen eta UDAren arteko derbia. Bergararen kontrako garaipenarekin, bosgarren eta seigarren postua du jokoan UDAk. Datorren asteko partiduan erabakiko da hori. Bergarak, berriz, zazpigarren edo zortzigarren postuan gelditzen den jakingo du datorren astekoaren ondoren.

Partidu bizi izan da goizean Agorrosinen jokatutakoa. Bergararen eta UDAren arteko derbian ezer gutxi zegoen jokoan, baina, horrek ez dio emoziorik kendu norgehiagokari. Bi taldeek ere, gogor defendatu dute eurena eta gogor eraso egin dute aurkariaren atean. Bergarak bi gol sartu ditu, UDAk, hiru.

Atsedenaldira joan direnean nagusi ziren bergararrak (1-0). Bigarrenean oso pareko aritu dira talde biak, baina, azken minutuan sartutako gol bati esker eskuratu dute garaipena aretxabaletarrek. 

Erlazionatuak

Bergararen eta UDAren arteko derbia

Miren Arregi Amasorrain 2021 eka 05 Aretxabaleta   Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak