Deskargako bidesariaren aurka protesta egingo dute bihar

Maialen Santos 2021ko eka. 4a, 11:45

A636 Peajerik Ez plataformak deituta, ibilgailu-karabana egingo dute bihar, zapatua, Deskargako bidesariaren aurka protesta egiteko.

Errepide hori "doakoa" izan dadila eskatuko dute berriro ere, eta salatu langileak izango direla kaltetuak: "Bidesaria bertakoek ordainduko dute, Goierri, Urola eta Debagoieneko enpresetara lanera joaten direnek eta lantegi horiek behar dituzten materialak eramaten dituzten garraiolariek". Gaineratu dute bidesaria jartzea "atzerapauso handia" dela.

Zehazki, Beasaindik Bergararainoko bidea egingo dute, plataformako kide Edu Reguerok azaldu duenez. Beasaindik abiatuko dira goizean, 11:00etan, eta, geroago, 12:30ean, geldialdia egingo dute Bergarako Labegaraieta kiroldegian. Plataformak protestara batzeko dei egin die debagoiendarrei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak