Formatu berezian egingo da aurten EHZ festibala

Uxue Igarza Loiola 2021ko eka. 4a, 14:54

Iturria: EHZ.

Uztailaren 2tik 4ra, Irisarrin (Nafarroa Beherea) ospatuko da 25 urte egingo dituen Euskal Herria Zuzenean musika jaialdia, eta Goiena Klubak sarrera bat zozketatuko du bazkideen artean.

Osasun egoerara egokitutako formatua izango den arren, dagoeneko saldu dira eskuragarri jarri zituzten lehenengo sarrerak; 24 ordutan 150 sarrera saldu ziren. Halere, oraindik gehiago jarriko dira salgai, eta gainera, Goiena Klubak ere sarrera bat zozketatuko du bazkideen artean. Parte hartzeko hainbat aukera daude:  kluba@goiena.eus helbidera idaztea, 688 69 00 07 zenbakira WhatsApp edo Telegram mezu bat bidaltzea, "Kluba [EHZ] [bazkide zenbakia]" jarrita edo Goienaren aplikazioaren bidez. Parte hartzeko azken eguna ekainaren 17a izango da.

Zea Mays, Tiktara, Proleter, Rukula, Rüdiger, Physis VS Nomos, Chill Mafia, Ruper Ordorika, Potato, Kuartz, Torheit eta Andoni Ollokiegi musikariak izango dira oholtza gainean. Gainera, musikaz gain, antzerkia, zirkua eta bestelako ikuskizunak ere egongo dira: Pirritx, Porrotx eta Mari Motots, Tio Teronen semeak, Hatz(A)ma… Halaber, hausnarketari ere tartea egingo zaio eta hitzaldi eta mahai-inguruen bitartez, hainbat gai landu nahi dira: artearen funtzioak, etxebizitza problematika, krisi kapitalista eta ekologikoa, Euskal Herriko Nazio Askapen Mugimendua eta festibalaren urteurrena.

Osasun neurrietara egokituta

Antolatzaileek aurreratu dutenaren arabera, 48 ordu lehenagoko PCR testaren emaitza negatiboa edo txertoa hartu izanaren ziurtagiria erakutsi beharko da sarreran. Halaber, zehaztu dute kontzertu, antzerki, dantza eta bestelako emanaldiak zutik ikusi ahalko direla, baina maskara jarrita eduki beharko dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak