Aurreko astean bukatu zen 12 ikastetxe 12 tontor ekimena, eta erronkari aurre egin diotenen artean opariak banatzen ari dira orain. Guztira, 213 ikasle aritu dira tontorrez tontor, eta horietatik 144k lortu dute sei eta hamaika mendi aratean igotzea. Hamalau tontor proposatu zituzten antolatzaileek: Udalaitz, Murugain, Aitzorrotz, Kurtzetxiki, Besaide, Maktzgain, Anporreta, Asentzio, Teilamendi, Izpizte, Orixol, Kurtzebarri, Orkatzategi eta Arlutz.
Zozketan, Ternuaren hamar Ampersand 16 motxila banatu dituzte, udan ere "tontorrak zapaltzen jarraitzeko". Hurrengo bideoan daude parte-hartzaile guztiak eta baita zozketaren irabazleak ere: