Alkideba Ointxe lehen maila nazionalera igo daiteke zapatuan

Xabier Urtzelai 2021ko eka. 4a, 18:00

Alkideba Ointxekoak, ligako partidu batean, erasoan. Argazkia: Bittor Muñarriz.

Ointxe! klubeko senior mailako bigarren taldeak, Alkideba Ointxek, talde nagusi Mondragon Unibertsitateak egindako urte ona borobildu dezake zapatuan Iturripen; izan ere, moreek euren eskura dute mailaz igotzea (17:00).

Hain zuzen, arrasatearrek Bigarren Mailatik Lehenengo Nazional Mailara igotzeko txartela dute jokoan, dena aldeko duten partiduan. Orain momentuan, Txisko-ren mutilek bi puntuko abantaila dute –18 puntu– bigarren dagoen Askartza Claretekiko (16), eta bihar aurrean izango duten kontrarioak, Getariakok, ez du apartekorik jokoan. Hala, Askartzak ere etxean jokatuko du asteburuan, hirugarren postuan dagoen Ebaki Solutionsen kontra –14 puntu–, eta hor bai, bi talde horien artean bigarren postua egon daiteke jokoan.

Harrobiko talde izaerarekin

Alkideba Ointxe taldearen helburua ez da horrenbeste mailaz igotzeko borrokan jardutea, eta bai goiko taldearendako harrobi-lana egitea, baina lorpenak erakusten du hor ere sekulako lana egiten dabiltzala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak