Bergarako Aroztegi aretoan dago ikusgai artelan bilduma. Hori ez ezik, eskuragarri dago bere bizitza laburtzen duen liburua. Miguel Angel Elkoroberezibarrek idatzi du L. Ascasibar eskultore baten testigantza.
Askasibarrek "hunkituta" jaso zituen esker mezuak Bergarako inaugurazio ekitaldian. 91 urte ditu, eta maisu izan da euskal eskultura figuratiboan. Eskulturari eman diot bizitza eta eskulturak bizitza eman dit dio esaldi batek erakusketa atarian. Ondo laburbiltzen du artistaren ibilbidea.
Erakusketaren inaugurazioan zein liburuaren aurkezpenean jasotako irudiak eta adierazpenak, jarraian.