EAEko landa-turismoa aztertuko du COETURek Arantzazuko Gandiaga Topagunean

Uxue Igarza Loiola 2021ko eka. 1a, 15:51

Bihar eta etzi, ekainaren 2an eta 3an, Landa-turismoaren Kongresu Europarrak (COETUR) bere VII. edizioa ospatuko du Arantzazun. Asmoa Gipuzkoako landa-turismoaren erronkak eta aukerak aztertzea izango da.

Landa-turismoak 2021ean dituen aukerak aztertzeko topaketa egingo du COETURrek. EscapadaRural.com plataforma digitalak antolatu du, Eusko Jaurlaritzaren Turismo sailaren eta Basquetour, Turismoaren Euskal Agentziaren lankidetzarekin.

Debagoiena eta Goierri izango dira anfitrioiak, eta Sevilla izango da gonbidatu berezia. Bestetik, topaketetan 500 profesionalek parte hartuko dute telematikoki, eta nahi duenak hitzaldiak online jarraitu ahalko ditu. Horretarako, baina, webgunean erregistratu beharko da aurrez.

Portugalen izan zen azken edizioa, eta oraingoan Gipuzkoari tokatu zaio ekimenari harrera egitea. Jaurlaritzarentzat momentu ona da, izan ere, landa-turismoaren eskaera "oso handia" dela azaldu du Javier Hurtado, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak: "Garrantzitsua da ekitaldi hau Euskadin ospatzea, Debagoiena eta Goierri natura eta landa-turismoarekin lotzeko aukera ematen duelako. Gainera, ekitaldia aurrerapauso bat da, pandemia egoera zail honetan, normalizazioarako bidea hartzeko".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak