Gazte ekintzaileen proiektuak laguntzeko deialdia onartu du Aldundiak

Uxue Igarza Loiola 2021ko mai. 31a, 11:24

Gazteak Auzolanean bekak gazteek garatzen dituzten interes publikoko eta eraldaketa sozialeko prozesuak bultzatu nahi ditu. Hala, aurten 24.500 euroko laguntza eskainiko da, eta asmoak aurkezteko epea ekainaren 14ra arte dago zabalik.

18 eta 30 urte bitarteko gazte taldeen proiektuak laguntzeko dirulaguntzak onartu ditu Aldundiak. Gutxienez hiru kideko taldeak izan behar dira eta interes publikoa duten eraldaketa soziala sustatzen duten prozesuak izan behar dira ideien oinarria. Gainera, hiru baldintza gehiago bete beharko dituzte: irabazi asmorik gabekoak izatea, urtebetean garatzea eta alor jakinei lotutakoa izatea (artea, kultura, ingurumena, jasangarritasuna, euskara, kulturartekotasuna, genero-berdintasuna edo elkartasuna).

Laguntza hauen bitartez, "gazteen talentua" sustatu nahi dela azaldu dute: "Faktore erabakigarria da kritikotasuna sustatzeko orduan". Ekainaren 14a izango da asmoak aurkezteko azken eguna, eta Internet bidez egitea hobetsiko da. Aukeratutako proiektuek gehienez 5.000 euroko jasoko dituzte eta gutxienez 1.500.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak