Izan Bidea ekimenaren baitan, hainbat debagoiendarrek egin dute bizikleta martxa

Amaia Txintxurreta Guridi 2021ko mai. 30a, 13:12

Oñatiko Foruen Enparantzan elkartu dira goizean hainbat oñatiar, bizikleta eta guzti. Sarek antolatutako Izan Bidea ekimenaren baitan egin duten bizikleta martxan hartu dute parte, eta Elgoibarreraino joan dira. Tartean, Bergaran ere beste hainbat txirrindulari batu dira martxara.

Aittor Arantzabal bergararraren esanetan, guztira 60-80 txirrindulari inguruk hartu dute parte Sarek antolatutako bizikleta martxan. Giro ederrean joan dira ibilaldian zehar, eta Elgoibarko plazan eman diote bukaera, Izan Bidea ekimeneko martxari.

Bertan omenaldi bat ere egin dute; lore eskaintza egin diete Joseba Arregi eta Sebas Etxaniz preso adinduen senideei, eta deportatuta dagoen Josu Larizen eta gaixo dagoen Gotzon Telleriaren senideek ere jaso dute omenaldi hori, bizikleta martxaren bukaeran egin duten ekitaldian.

Eskualdez eskualde egingo den dinamikak, debagoiendarren parte-hartzea izan du oraingoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak