Itxaso Plaza arrasatearra bigarren izan da Gipuzkoako txapelketan

Xabier Urtzelai 2021ko mai. 30a, 11:44
Itxaso Plaza koparekin, Intza Navarrorekin eta Haizea Telleriarekin batera . Argazkia: Lokatza.

Lokatzako ziklismo taldean dabilen Bolintxo Okindegia - Lana taldeko Itxaso Plaza arrasatearra bigarren sailkatu zen atzo Gipuzkoako erlojupeko txapelketan. Andoaingo taldeko Intza Navarrorekin eta Limousin taldeko Haizea Telleriarekin osatu zuen hirukoa, eta gutxigatik ez zuten ezustekoa eman, printzipioz, ez ziren-eta faboritoak.

Legorretan egin zuten atzo goizean Gipuzkoako taldekako erlojuaren kontrako txapelketa. Eta, Bolintxo Okindegia - Lana taldeko Itxaso Plaza arrasatearrak podiumeko bigarren koskara igo zen Andoaingo taldeko Intza Navarrorekin eta Limousin taldeko Haizea Telleriarekin batera. Hiru ziklista horiek osatu zuten hirukoa, eta sekulako lana egin zuten hirurek 25 kilometroko ibilbidean. Kinieletan faboritoak ez izan arren, sorpresa emateko zorian egon ziren gutxigatik ez zuten eta txapelketa irabazi.
 
Bolintxo Okindegia - Lana taldeko Itsaso Plazak errelebo indartsuak eman zituen eta helmugan, bere hitzetan, oso gustura agertu zen egindako lanarekin. "Itxasorentzat lehen aldia zen horrelako proba baten esku hartzen zuena, eta gaur taldekide izan dituen beste bi txirrindulariekin hartu eman ona erakutsi du. Sinkronizaturik joan dira ibilbide osoan eta erreleboak zegokienean eman dituzte", adierazi dute Lokatzatik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak