Lehenengo zatian Aretxabaletak jokatu du hobeto, baina aukera garbirik sortu barik. Bigarrenean, joko sistema aldatu du Bergarako entrenatzaileak, eta taldeak beste itxura bat eman du. Zati hori oso parekatua izan da, bereziki zelai erdian. Korner erdiraketan Bergarak sartutako golaren ostean, bi taldeek izan dituzte aukerak gola sartzeko. Bereziki garbia izan da UDAk langara bidalitako baloia.
Ibarrako derbiaren ostean, bina partidu geratzen zaizkie aurtengo denboraldia bukatzeko.