Ametsa ezin bete gelditu da Rezusta

Amaia Txintxurreta Guridi 2021ko mai. 29a, 19:41

Rezusta, Labriteko partiduan.

Labriten jokatu den Buruz Buruko finalerdian, Artola gehiago izan da, eta Rezustak ezin izan dio irabazi (16-22). Lehenengo zatian nor baino nor gehiago izan dira, baina bigarrenean, Artolak min gehiago egin dio Rezustari, eta Buruz Buruko txapelketako finaleko ametsa ezin bete gelditu da bergararra.

Rezusta eta Artola, biak erasokor hasi dira, Labriten jokatu berri den Buruz Buruko finalerdian. Lehendabizikoz, bost tantoko aldea markagailuan, 12-17 jartzen zuenean izan da, eta momentu larrian jarri da Rezusta ordutik aurrera. Bergararra nekeak erasanda zegoela ikusten zen eta Artolak, berriz, finala bere eskuan zuela ikusi ahal izan da markagailuak 15-20 jartzen zuenean.

Markagailua 16-21era jarri denean, partiduan 254 pilotakada eman ostean, txalo artean atera du sakea Artolak, eta sinetsi ezinik gelditu da alegiarra, azkenean finalera sailkatu dela konturatzean.

Artolaren sakeak izan dira irabazteko arma nagusietako bat, eta Rezusta borroka egiten saiatu den arren, ez da eroso egon eta askotan aurkariari min egin ezinda gelditu da. Bergararra, partidu ia gehiena markagailuan atzetik joan da eta nahiz eta asko arriskatu duen, batzuetan tokatzen ez zenean ere hartu du arrisku hori. Kale gehiegi egin ditu, saketik hasita Artola gehiago izan da, eta lanean segitu nahi arren, ez du lortu bere sakeak aprobetxatzea. "Borroka egin dut, baina ez dut lortu dominatzea", adierazi du partidua bukatu ostean bergararrak.

Guztira, 257 pilotakada eman dituzte partiduan. Oso gogorra izan da protagonistendako, tentsioa ere nabaria zen hasieratik eta partidu ona jokatu dute biek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak