Arratsaldeko bostetan jaso dute abisua larrialdi zerbitzuek, gizonezko bat konorterik gabe zegoela esanez, Gesalibar eta Untzila artean, Aramaion. Itxura guztien arabera, gizonezkoa amildegi batetik erori da. Berehala bertaratu dira larrialdi zerbitzuetako kideak. Erorikoan jasandako kalteen ondorioz hil dela baieztatu dute horiek.