Amaitu da LEKeko '12 ikastetxe 12 tontor' ekimena

Imanol Beloki Unamuno 2021ko mai. 27a, 15:57

'12 ikastetxe 12 tontor' egitasmoko zenbait argazki.

Leintz Eskola Kiroleko partaide diren familiak bailarako arnasgune naturaletaz gozatzera bideratzeko asmoz, ikasturte berezi honetako azaroan, 12 ikastetxe 12 tontor ekimena abiatu zuten. Bada, zazpi hilabete igaro ondoren amaitu dute ekimena. Hasi zirenetik, ekimenean parte hartu duten neska-mutilen argazki mordoa jaso dituzte, eta balorazio aparta egin dute antolatzaileek.

Erronka zen nork bere erritmoan Debagoiena bailarako hamabi tontor igotzea, eta horrekin batera familian mendiaz gozatzeko ekimen bat antolatzea neska-mutilen eta gurasoen artean bizi-ohitura osasuntsuak sustatuz. Tontor horien artean ziren Udalaitz, Murugain, Aitzorrotz, Kurtzetxiki, Besaide, Maktzgain, Anporreta, Asentzio, Teilamendi, Izpizte, Orixol, Kurtzebarri, Orkatzategi eta Arlutz. Hamalau proposatu zituzten antolatzaileek.

144 ikaslek lortu dute helburua betetzea

"Ekimen honen bukaerako balorazioa bikaina da. Izan ere, 212 ikaslek hartu dute parte eta orotora, guztion artean 2020 tontor igo dituzte. Erronka amaitzeko hamabi tontor igo behar izan dituzte ikasleek eta guztira, 144 ikaslek lortu dute helburua betetzea. Horrela, dagoeneko gazte hauek beraien argazkiekin osatutako diploma jaso dute eta ekainaren hasieran aldiz, mendizaletasunarekin loturiko opari bana bereganatuko dute. Horrez gain, 6 eta 11 tontor igo dituzten ikasleen artean, oparien zozketa bat egingo da datozen egunetan. Adi egon datorren asteko post-ari bertan zozketa zein ekimeneko laburpen bideoa argitaratuko ditugu eta!", adierazi dute Leintz Eskola Kiroleko kideek.

Hemen daude ekimenaren nondik-norakoak, zein jasotako argazki guztiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak