Egoitzetako adinekoen zaintza pertsonalizatzeko 10.000 inkesta egingo ditu Aldundiak

Uxue Igarza Loiola 2021ko mai. 26a, 17:07

Egoiliarren senideek eta egoitzetako langileek zaintza politiketan parte hartzea sustatu nahi du Aldundiak, eta horretarako Berrikuntza eta Partaidetzarako Monitore bat aurkeztu du. Gipuzkoako adinekoen egoitza guztietan abiatuko da proiektua.

Gipuzkoako egoitzen sareko erabiltzaileek, senideek eta langileek zaintza politiketan parte hartzea sustatu nahi du Foru Aldundiak. Hala, aste honetan galdetegi bat bidaliko zaie erabiltzaile guztiei, erreferentziazko senideei eta egoitzetan lan egiten duten langileei; guztira, 10.030 inkesta. Familia eta langileak "zainketen diseinatzaile" bihurtu nahi ditu Aldundiak, eta Maite Peña Gizarte Politikako foru diputatuak azaldu duenez, inkestak baliagarriak izango dira horretarako: "Lehen urratsa da parte hartzeko eta ebaluatzeko sare bat aktibatzeko. Oso baliagarria izango da etorkizuneko gizarte politikak diseinatzen jarraitzeko; batez ere iraupen luzeko zaintzetara bideratutakoak".

Galderak COVID-19aren aurreko kontingentzia-neurriei buruzkoak, zerbitzuen, espazioen, zainketen eta arretaren kalitateari buruzkoak edota gizarte-berrikuntzarekin lotutakoak izango dira. Peñak aurreratu duenez, behin emaitzak jasota, hainbat kontraste-talde sortuko dira "eztabaidatzeko eta ekarpenak jasotzeko", eta, horrela, "ekintza-plan zehatz bat" sortzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak