10 milioi euro bideratuko dira, Udaletan efizientzia energetikoa sustatzeko

Uxue Igarza Loiola 2021ko mai. 26a, 14:04

EUDELek eta Energiaren Euskal Erakundeak saio telematikoa egin dute gaur, toki-erakundeentzako dirulaguntza-deialdiaz jarduteko. Ordezkariek azaldu dutenez, garrantzitsua da tokiko egoera aztertzea, "etorkizuneko planak" bideratu ahal izateko.

Kaleko argiteria publikoaren eta eraikinen eta energia-instalazioen energia-ikuskapenak egiteko, energia-jasangarritasuneko jarduera-planak abiatzeko, hiriko mugikortasun jasangarriko planak eta bideragarritasun-azterketak egiteko eta energia-jasangarritasuneko proiektuak egiteko izango dira Jaurlaritzak eta Eudelek emandako laguntzak. Gauzatu Energia programak 10 milioi euroko funtsa du, eta 2023ko ekainaren 30era arte eskatu ahalko dira aipatutako ekimenak egiteko laguntzak.

Bestetik, Jaurlaritzak aurreratu duenez, 90 milioiko kreditu-lerro bat ere aterako dute, hobekuntza-planak eta proiektuak finantzatzeko: "0 interesekoa da, Finantzen Euskal Institutuak kudeatua, udalen ikuskapenetan aurreikusten diren ekintzen inbertsioak ordaintzeko; inbertsio horiek efizientzia eta energia garbiaren kontsumoa hobetzeko helburua izango dute".

Izan ere, azaldu dutenez, "legera egokitzea" da udalen erronkarik handienetako bat agintaldi honetan. Hala, Jasangarritasun Energetikoari buruzko 4/2019 Legetik eratorritako konpromisoak betetzea da dirulaguntzen helburua, eta, gehitu dutenez, baita eraldatze sozialean "rol aktiboa jokatzea" ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak