BBVAko langileek greba egin dute Debagoieneko bulegoetan ere

Uxue Igarza Loiola 2021eko maiatzaren 26a

Arrasateko egoitzako atean jarritako kartelak.

Estatu mailan 3.798 langile kaleratu nahi dituen Enplegu Erregulazioko Espedientearen kontrako greba egin dute BBVAko langileek. Hego Euskal Herriko hiriburuetan mobilizazioak egin dira, LAB, ELA eta CGTk deituta. Eta bailarara etorrita, adibidez, Arrasateko bulegoa itxita egon da.

Sindikatuek adierazi dutenez, "haserre kolektiboa" erakustea nahi izan dute gaur eta hainbat eskakizun egin dizkiote Madrilgo Gobernuari: "Birmoldaketaren kontra eta Gobernu Zentralari jarduteko eskatzeko, banketxeetako langile guztien batasun sektoriala defendatzen dugu; milioi askoko irabaziak dituzten enpresetan EEEak ahalbidetzen dituzten lan-erreformetatik hasita".

Bestetik, BBVAren asmoa "onartu ezin dela" iritzi dute: "Milaka milioi etekin lortzen dituen bitartean, eta goi-zuzendaritzak eskandaluzko soldatak eta pentsioak kobratzen duten bitartean, onartezina da langileen kaleratze masiboak planteatzea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak