Bi derbi geratzen zaizkie, kontsolamendurako ez bada ere

Xabier Urtzelai 2021ko mai. 28a, 12:00

UDAko aurrelari Zaitegi.

Aretxabaletak Bergara hartuko du bihar, zapatua, Ibarran. Datozen asteotan play-offeko bosgarren postua izango dute jokoan. Mondrak, berriz, Kopa agurtuko du bihar Ordizian.

Aretxabaletak eta Bergarak inoiz ez dute horrenbestetan elkarren kontra jokatu, play-offean biak mailaz igotzeko aukera barik geratu diren honetan, datozen bi asteetan elkarren kontra neurtuko dituzte indarrak. Liga agurtzeko modua izango da, egin beharrekoak eginda daude, baina kanporaketaren izenak berak gogorarazten duen moduan, kontsolamendu partiduak geratzen zaizkie. Hala, final-erdietatik kanpora geratu diren taldeen artean daude bailarako biak, eta Zarautz eta Elgoibar dira beste bi taldeak. Bada, lau taldeen artean bosgarren nor sailkatzen den dago datozen asteotan jokoan. UDAk Bergara hartuko du zapatuan Ibarran (16:00). Bestalde, mailaz igotzeko borrokan daude Añorga, Beti Gazte, Hernani eta Eibar, asteburuan jokatuko dituzte final-erdiak.

Mondrak Kopa agurtuko du

Arrasateko taldeak Kopako hiru partiduetatik bi galdu egin ditu, eta dagoeneko ez dute ezer jokoan. Zapatuan jokatuko du azken norgehiagoka, Ordizian (15:30). Kopako finala, berriz, Amaikak Batek eta Mutrikuk jokatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak