Gobernuak baimena ematen du etxejabeen batzarrak egiteko, soilik premiazkoa denean

Aitor Martinez Gorosmendi 2021ko mai. 24a, 13:16

Pandemia aurretik burututako bilera bat.

Auzotarren bilerak presazko arrazoiengatik soilik egin ahal izango dira, baldin eta ezin badira denboran atzeratu.

Espainiako gobernuak onartu berri duen eta maiatzaren 9tik indarrean dagoen 8/2021 Errege Lege Dekretuak osasun, gizarte eta jurisdikzio arloko premiazko neurrietan hartutako erabakiak jasotzen ditu, alarma-egoeraren indarraldia amaitu ondoren aplikatu beharrekoak. Akordio horien barruan berritasunak agertzen dira bilerei edo jabeen batzarrei dagokienez, eta, hasiera batean, bertan behera geratzen da bilera horiek egiteko eta deitzeko derrigortasuna, aurtengo abenduaren 31ra arte.

Ondorioz, aldi horretan, bertan behera geratuko da aurreikus daitezkeen diru-sarreren eta gastuen plana, dagozkion kontuak eta urteko aurrekontua onartzeko betebeharra. Beraz, dagokion batzarra egin arte, azken aurrekontua eta gobernu-organoak luzatutzat joko dira.

Salbuespenak premiazko kasuetan

BOEn argitaratutako dokumentuak zenbait salbuespen jasotzen ditu, ezohiko batzar presentzialak edo telematikoak egiteko aukera ematen dutenak, baldintza jakin batzuk ezarrita. Jabeen batza bildu ahal izango da lehendakariak edo jabeen laurdenak hala eskatuta, edo gutxienez partaidetza-kuoten % 25 ordezkatzen duten jabeen kopuru batek eskatuta, baldin eta beharrezkoa bada 2021eko abenduaren 31ra arte atzeratu ezin den erabakia hartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak