Herri Artekoan, Aramaiok etxean, eta Bergarak, Oñatik eta Aretxabaletak kanpoan

Imanol Beloki Unamuno 2021ko mai. 23a, 16:29

Herri artekoan, Aramaiko partidua.

Herriz herriko txapelketako partiduak izan dira asteburuan. Aramaion, jokatu ziren zenbait partidu, atzo, arratsaldean, eta Bergarak, Aretxabaletak eta Oñatik, berriz, kanpoan jokatu zituzten.

Aretxabaletakoek udaberriko txapelketako partiduak izan zituzten atzo; Nagusiek, Zugasti eta Igartua bikoteak Ataunen aurka 22-4 egin zuten. Uribetxeberria eta Barandiaran bikoteek Oiartzunen kontra, aldiz, 22-8 galdu. Herri artekoan, berriz, gaur jokatuko dituzte.

Oñatikoen kasuan, hirutik hirurak galdu zituzten, etxean. Herri arteko txapelketako faboritoen aurka jokatu zituzten nagusiek, gazteek eta kadeteek. Kadete mailan, Manex Guridik eta Oxel Blazquezek, 22-2 galdu zuten Azpeitiren aurka. Gazte mailako Peru Etxegaraik eta Hodei Loirik ere emaitza bera jaso zuten, eta Mikel Ugarte eta Iñigo Erlek, berriz, 22-6 galdu zuten. "Astindu ederra jaso genuen Azpeitiren aurka. Diferentzia handia izan zen, hauek beste maila baten daude, eta hauteagai nagusiak dira txapelketa irabazteko", adierazi du Josu Osa, Oñatiko pilota entrenatzaileak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak