Erreferendumaren aldeko sinadura bilketan parte hartzeko dei egin du Gure Eskuk

Maider Arregi 2021eko maiatzaren 22a

Gure Eskuk erreferendumaren aldeko sinadura bilketa masiboa egin du gaur Euskal Herriko herri askotan. Arrasateko Gure Eskuko kide den Bixente Elorzak azpimarratu du denon sinadura oso garrantzitsua dela erreferendumaren alde urratsak eman ahal izateko. "Pandemiak 14 hilabetetan eten du ekimena, baina garrantzitsua da erronka honi eustea eta herritarrekin zein eragile kultural eta politikoekin bat egitea". 

"Indarrak batzeko garaia da. Uztailak 3an, mobilizazioa egingo dugu Bilboko Areatzan. 17:30ean izango da, udaletxeko zubian eta Areatzakoan; eta biak batzen dituzten pasealekuetan", gaineratu du. Sinadura online eman daiteke hamaikagara.eus webgunean.

Bergarako Gure Eskuren sinadura bilketa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak