Art Madrid-en 16. edizioa ospatuko da maiatzaren 26tik 30era bitartean, Cibeles jauregiko Kristalezko Galerian. Arte garaikidearekin lotutako hitzordu garrantzitsua izaten da, eta nazioartean ere pisu handia du.
Aurten 33 galeria bilduko ditu, eta beste bost artistarekin batera, Arrasateko Iñigo Arregi eskultoreak ere bere lana aurkeztuko du. Azokako sustatzaileen esanetan, Arregiren eskulturak "monumentalak" dira eta horrela definitzen dute artistaren lana: "Hizkuntza propioarekin, altzairuzko xaflak ebakitzen ditu formekin, inklinazioekin eta bolumenekin jolastuz amaitzeko puzzle bat balitz bezala ahokatuz".
Altzairuz egindako Arregiren obra bat.