Debagoieneko lanbide heziketa, primerako aukera

Jone Olabarria 2021eko maiatzaren 28a

Lanbide Heziketa aukeratzea, primerako aukera egitea da. Ba al zenekien Debagoienean Lanbide Heziketako eskaintza zabala daukagula? 7 ikastetxe daude, 1.500 ikasletik gora ari dira Lanbide Heziketa ikasten eta erdi- eta goi- mailako 24 ziklo desberdin dituzu aukeratzeko

Zer ezaugarri ditu Lanbide Heziketak? Hauek dira ezaugarri bereizgarrietako batzuk:

  • Bi urtetan lanerako prestatzen zaitu.
  • Heldu nahi duzun lekura heltzeko bide desberdinak daude. Eta Lanbide Heziketarekin bide guztiek zabalik jarraitzen dute; unibertsitatean jarraitzeko, unibertsitatetik lanbide heziketara joateko. Erdi-mailako zikloetatik goi-mailakoetara pasatu eta ikasten jarraitzeko…
  • Lanbide heziketak enpresarekin harreman estua du; praktikak ezinbestekoak dira ziklo guztietan. Hainbat ziklotan laneratzea %100a da.
  • LH Dualak lan-ikaste partekatzearen bidez, enpresan lan eginez ikasteko aukera eskaintzen dizu.
  • Erasmus + programaren bidez: atzerrian praktikak egiteko aukera daukazu.
  • Ikasketa gehienak euskaraz burutu daitezke eskualdean.
  • Metodologia berritzaileak erabiltzen ditugu; erronketan oinarritutakoa.

Aurrematrikula zabalik

Informatu zaitez www.fpdebagoienalh.eus web gunean ikastetxeen Ate irekien egunak noiz diren, eta joan zaitez bisitan. Eta ez ahaztu! Lanbide Heziketa zure aukeren artean badago, aurrematrikula zaitez maiatzaren 31tik ekainaren 18ra bitartean ikastetxean bertan. Aurrematrikula egiteak ez zaitu ezertara behartzen, baina azkenean Lanbide Heziketa aukeratuz gero, lehentasuna izango duzu, aukeratutako ziklo horietan izena ematerako orduan.

Webgune berria martxan

Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuaren laguntzarekin web gune berria sortu du: www.fpdebagoienalh.eus

Lanbide Heziketarekin zehazki, eta prestakuntzarekin orokorrean lotutako gaiak bateratu eta jorratzen dira Lanbide Heziketaren web atari berrian: Ikastetxe bakoitzaren fitxa, eskaintza, ikasleen bideoak, zikloen bideoak eta kontaktua, Bastida Akademia, Helduen Heziketa Iraunkorrak (EPA) eta Bizikasi...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak