Ekainaren 18a arte eskainiko ditu kirol jarduerak Leintz Eskola Kirolak

Mirari Altube Arrese 2021ko mai. 14a, 14:12

Ikasturtea bukatu artean neska-mutikoek jarduera fisikoa egiten jarrai dezaten LEKeko zuzendaritza batzordeak erabaki du saioak ekainaren 18a arte luzatzea. Bestetik, klub bakoitzak erabakiko du haien jarduerak luzatzea edo maiatzean bukatutzat ematea.

Ikasturteari bukaera "polita" eman gura diote LEKeko kideek eta horregatik ikasturtea aste batzuk luzatzea erabaki dute. Izan ere, beste jarduera batzuk ezin izango dituzte egin aurten: "Pandemia egoera dela eta, normalean ekainean egiten ditugun sustapen jarduerak ezin izango ditugu antolatu, ezin dugulako osotasunean ikasleen segurtasuna bermatu".

Hainbat herritako elkarte batzuk ere ekainaren 18a arte jarraituko dutela kirol saioak eskaintzen adierazi dute: "Elkarte bakoitza arduratuko da honi buruzko informazioa ematen".

Era berean, gogorarazi dute entrenamenduak eta jarduerak seiko taldetan egin beharko direla gehienez, instalakuntza estalietan zein aire zabalean, intzidentzia-tasa metatua edozein izanda ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak