Jone Morillas, Jon Angulo, Inigo Arkauz, Pablo Ocampo, Leire Merino, Ainhoa Rodriguez eta Leire Blanco dira AMA? lanaren atzean dauden gazteak.
Aurreratu dutenez, alargun geratu den 90 urteko emakume bat da filmaren protagonista. Alabak Gabonak kanpoan pasatuko dituela jakin du Aureliak eta hori da filmaren abiapuntua: "Nostalgiak eta bakardadeak Aurelia tristetzen dute, baina ez bere ahuleziak senideen aurrean azaldu beharrak bezainbeste".
Leire Merino zuzendariak azaldu du Euskal Herrian 65 urtetik gorako 106.000 pertsona bizi direla bakardadean, eta oso argi zuela horren inguruan hitz egin nahi zuela: "Nire bizitzan pertsona nagusiek garrantzi handia izan dute beti (…). Esperientzien bidez, jakinduria transmititzen digute".