Kanporaketa dute jokoan UDAk eta Bergarak bihar, zapatua

Xabier Urtzelai 2021ko mai. 14a, 14:00
Bergara eta UDA, Agorrosingo azken derbian.

Aretxabaletak 2-0eko aldea eramango du Lesakara; Bergarak ondo irabazi behar du Agorrosinen. Mondrak, ostera, Kopako kanporaketa partidua dauka.

Bergarak eta Aretxabaletak play-off-etako itzuliko norgehiagoka jokatuko dute zapatu arratsaldean. Mahoneroek 16:30ean hartuko dute Añorga, eta donostiarren etxean izandako porrotari (3-2) buelta eman beharko diote. Barkeroren mutilek galdu egin zuten joanekoa Rezolan, baina galduta ere bi gol egiteko gauza izan ziren, eta ez da horren emaitza txarra. Horrek esan gura du Agorrosinen partidua derrigor irabazi behar dutela, baina, behin hori eginda, euren atea ondo defendatzen badute kanporaketa ondo gaindi dezaketela.

UDAk, emaitzari dagokionez, errazago du kanporaketa gainditzea, Ibarran 2-0 irabazi zuen eta. Garaipenarekin batera atea hutsean mantentzea oso garrantzitsua izan zen, baina egia da, baita ere, Lesakan sufritzea egokituko zaiela.

Mondrak, Kopako partidua

Euskaldunari irabazi eta gero, Touringen zelaian, Fanderian, jokatuko du Mondrak Kopako kanporaketa (bihar, 16:30).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak