Oñatiko pilotariak izango dira Herri Arteko Txapelketako kanporaketa jokatzen lehenak. Gaur, egubakoitza, 17:45ean hasita Oñatiko frontoian izango dira kadete, gazte mailako eta seniorrak, eta Azpeitiakoak izango dituzte aurrean. Bergarako jaialdia, berriz, 18:30ean izango da, eta kasu honetan mahoneroek Astigarragakoen kontra jokatuko dituzte joaneko norgehiagokak. Eta amaitzeko, domekan izango da Aretxabaletakoen txanda. 11:00etan hasita horiek ere kontrario gogorra izango dute Iturrigorri frontoian, Hernani.