ANIZTASUN ASTEA 2021

Erabiltzailearen aurpegia Ekin Emakumeak elkartea 2021eko maiatzaren 12a

ANIZTASUN ANITZAK!
Maiatzaren 16tik 22ra, Arrasaten Aniztasun Astea ospatuko dugu.
Urteetan zehar aniztasun kulturalari sostengua emateko lanean jardun ondoren, aurtengo honetan, Arrasateko hainbat eragilek elkarlanean, aniztasun kontzeptuaren beste ertz batzuei ikusgarritasuna ematea erabaki dugu. Horrela bada, aniztasun funtzionala eta hizkuntza aniztasuna ere jorratuko dira antolatutako egitarauaren bidez. 

Astebeteko iraupenez, maiatzaren 16tik 22ra, Arrasateko hainbat eragile eta Udaleko Aniztasun sailaren arteko elkarlanari esker, kultura, hizkuntza eta aniztasun funtzionala ekarriko ditugu erdigunera, gizartearen parte hartzea, elkarrekiko erlazioak eta inklusioa normaltasunez sustatzeko. Espazioak partekatuz eta elkarbizitza bultzatuz, gure herriko jendartearen aniztasuna aitortzeko.

ARRASATEKO ANIZTASUN TALDEA:
AMS. SOS Arrazakeria, EKIN EMAKUMEAK, IMME elkartea, GOYENETXE FUNDAZIOA eta UDALEKO ANIZTASUN SAILA

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak