Aurrematrikula eskaintza berezia jarri du martxan AEK-k 2021-2022 ikasturterako

Eneko Azurmendi 2021ko mai. 11a, 15:56

Datorren ikasturtean euskara ikasten jarraitu nahi duten ikasleei eta ikasten hasi nahi dutenei zuzendutako eskaintza da eta, hala, izena ematen duenei %5eko deskontua egingo diete matrikula prezioan. "Horrekin batera, ordainketa malguagoa izateko aukera zabalduko zaie, ordainketa epe bat gehituta eta, gainera, lehentasuna izango dute taldeak eratzeko orduan".

Deskontu eskaintza ikastaro, maila eta formatu guztiei begirakoa da; "bai aurrez aurrekoa izan, bai autoikaskuntzakoa, bai online". Era berean, aurrematrikula egitean 100 euro aurreratu behar dute ikasleek (ikastaroa hasterakoan ordaindu beharreko matrikula osotik deskontatuko direnak). Horrez gain, kontuan hartzekoa da urrian euskara ikasten hastea ezinezkoa bazaie, edozein arrazoi dela ere, diru hori berreskuratzeko aukera izango dutela, baldin eta klaseak hasi aurretik abisatzen badute.

  • Izena emateko epea ekainaren 25era arte egongo da zabalik, eta modu hauetan egin daiteke:
    • Arrasateko Iturriotz kalean dagoen euskaltegira joanda.
    • arrasate@aek.eus e-postara idatzita.
    • 943 77 03 69 telefonora deituta.

Eskaintza hau bateragarria izango da Arrasateko Udalak lagunduta arrasatearrek dituzten bestelako deskontuekin, dirulaguntzekin eta bekekin. "Bestalde, HABEk ikasturte bukaeran matrikula bueltatuko die maila lortzen eta asistentzia egokia duten A1- B2 arteko ikasleei eta C1 mailako 30 urtetik beherakoei".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak