Iazko lehen lauhilekoan baino 182 milioi euro gehiago jaso dira zergetan

Uxue Igarza Loiola 2021ko mai. 11a, 15:31

Urtarriletik apirilera arte 1.025 milioi euro jaso ditu Gipuzkoako Ogasunak; iazko lehen lauhilekoan baino 182 milioi euro gehiago. Hots, alderaketa eginda, %21,6 hazi da Gipuzkoako zerga-bilketa.

Eider Mendoza foru bozeramailearen arabera, azken lau hilabeteetako datuetan iazko martxoan ezarritako alarma egoeraren eraginak islatu dira: "Ogasunetik sarrerak geroratu ziren eta itzulketak indartu, eta horren ondorioz 2020. urteko ziklo honetako zerga-bilketa oso-oso txikia izan zen. Hortik, beraz, igoeraren zergatia".

Horri lotuta, zergen bilakaera "positiboa" izan dela gehitu du Mendozak. PFEZaren kasuan, %18,7 hazi da, lan etekinen atxikipenak, berriz, %17,6 eta BEZa %40,6. Aldundiaren ikuspegitik, zerga bilketa "indartzen jarraitzea" da asmoa, eta horretarako "jarduera ekonomikoaren alde" egiten jarraitu behar dela azpimarratu dute: "Horrela lortuko ditugu krisiaren kontra borrokatzeko eta gure zerbitzu sozialak indartzeko behar ditugun baliabideak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak