Landa eremuetako garapena sustatzeko 950.000 euro bideratuko ditu Aldundiak

Uxue Igarza Loiola 2021ko mai. 10a, 17:37

Nekazaritza elkarte eta kooperatibek, landa garapeneko elkarteek, Gipuzkoako udalek eta toki erakunde txikiek eskatu ahal izango dituzte dirulaguntzak; betiere, lehen sektoreari eta herritarrei zerbitzuak ematea bada helburua eta proiektuak lurraldean egiten badira.

Lurralde orekari laguntzen dioten "proiektu kolektiboak" lagundu asmoz, 950.000 euroko partida aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak: "Helburua da Gipuzkoako landa eremuetako ekonomiaren garapen integrala eta sustapena bultzatzea, garatzen ari diren edo garatu nahi diren jardueren ekonomia eta ingurumen arloko errendimendua hobetuz, batez ere nekazaritza ustiategietan".

Gipuzkoako udalek eta toki erakunde txikiek, landa garapeneko elkarteek, eta nekazaritza elkarte eta kooperatibek eskatu ahalko dituzte laguntzak, baina betiere lehen sektoreari eta bertako landa biztanleei zerbitzuak ematea bada proeiktuaren helburua eta Gipuzkoan abiatzen badira. Baldintzak, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean daude.

Horri lotuta, Aldundiak jakinarazi duenez, landa garapeneko elkarteek, nekazaritza elkarteek eta kooperatibek % 65eko dirulaguntza jaso ahal izango dute. Eta Udalen kasuan, txikienei emango zaie lehentasuna; 1.000 biztanletik beherakoek % 65ekoa jasoko dute, eta 1.000 eta 2.500 biztanle bitartekoek % 60koa. 

Komunitateek eskatutako zerbitzuak emateko makinak eta ibilgailuak erostea, landa eremuaren eta hiri eremuaren arteko arrakala digitala murrizteko nekazaritza zerbitzuak modernizatzea eta digitalizatzea edota nekazaritza produktu berriak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko inbertsio proiektu berritzaileak egitea dira dirulaguntzak jaso ditzaketen asmoetako batzuk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak