Olatz Gabilondok bigarren postua eskuratu du Segurako lasterketan eta Itxaso Plazak laugarrena

Aitor Martinez Gorosmendi 2021ko mai. 10a, 16:01
Olatz Gabilondo. (Argazkia: Lokatza ziklismo eskola)

Gipuzkoako txapelak zeuden jokoan atzo Seguran, eta txirrindulari debagoiendarrek ere lasterketa politak egin dituzte. Olatz Gabilondo bergararrak bigarren postua eskuratu zuen elite eta 23 urtez azpikoen artean, eta Itxaso Plaza arrasatearrak laugarrena kadete mailako lasterketan.

82 kilometroko ibilbide gogorra egin behar izan zuten elite eta 23 urtez azpiko ziklistek eta Gabilondo bergararraren lehen urtea izan arren txirrindularitzan bikain jardun eta bigarren postua erdietsi zuen.

Kadeteek, ostera, 38 kilometroko ibilbidea egin zuten. Helmugako azken metroetan, hirugarren geratu zen txirrindularia metro batzuk aurreratu zitzaion Plaza arrasatearrari, eta laugarren postuan bukatu zuen Bolintxo Okindegia-Lana E. Koop. taldeko ziklistak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak