Apirilean erregistratutako langabezia-tasa % 8,21ekoa izan da; martxokoa baino % 0,24 txikiagoa. Alde nabarmenena Oñatin erregistratutakoa izan da, izan ere, aurreko hilabetean baino 44 lagun gutxiago daude langabezian. Bergaran, Aretxabaletan, Antzuolan, Leintz Gatzagan eta Elgetan ere egoerak hobera egin du, eta beste aldean leudeke Arrasate (hamar langabe gehiagorekin), Aramaio eta Eskoriatza.
Hurrengo taulan daude herri guztietako datuak:
Herria | Apirileko langabeak | Langabeak guztira | Langabezia-tasa |
Antzuola | -9 | 62 | % 5,58 |
Aramaio | +1 | 15 | % 1,98 |
Aretxabaleta | -12 | 217 | % 6,32 |
Arrasate | +10 | 1.182 | % 11,33 |
Bergara | -16 | 542 | % 7,50 |
Elgeta | -1 | 33 | % 5,72 |
Eskoriatza | +1 | 154 | % 7,58 |
Leintz Gatzaga | -3 | 3 | % 2,17 |
Oñati | -44 | 352 | % 6,47 |
GUZTIRA | -73 | 2.560 | % 8,45 |