Kooltur Ostegunen denboraldia hasi zuten iaz, pandemiaren erdian, aforo mugatu eta segurtasun neurriekin. Hortik aurrera pandemia indartu eta neurriak gogortu ziren, etxeratze agindua ezarriz eta Arrasate luzaroan zona gorrian sartuz: "Hortaz, penaz bertan behera utzi behar izan genituen aurreikusitako kontzertuak".
Orain, baina, " denboraldi luze eta ilun honi nolabaiteko argi izpia eman nahi izan diogu, eta horretarako planteamendua birformulatu dugu", diote ekimenaren antolatzaileek. Ondorioz, datozen asteetarako hainbat kontzertu prestatu dituzte Arrasateko gaztetxean, berritasun batekin: ostegun gauetan izan beharrean, domeka eguerdietan izango direla. Hona hemen taldeen hitzorduak:
- Maiatzak 16. Lie Detectors, 13:00etan.
- Maiatzak 23. Habi & Etxekalte, 13:00etan. (Habi eta Etxekalte taldeek elkarrekin egingo dute emanaldia, eta talde bakarraren iraupena izango du)
- Maiatzak 30. Rukula, 13:00etan.
Sarrerak, aurrez
Edukiera mugatuko emanaldiak izango dira, eta oraingoan sarrerak aurretik erreserbatzeko aukera egongo da. Horretarako kooltursarrerak@gmail.com helbidera idatzi beharko da e-mailaren gaian taldearen izena zehaztuta eta izen-abizenak idatzita. Eskatzaile bakoitzak gehienez 3 sarrera eskuratu ahal izango ditu.