Bihar, egubakoitza, Hi gazte! dinamika Debagoienera iritsiko da berriro ere. Arrasateko Arizmendiko ikasleek apirilaren 30ean egin ahal izan zuten bigarren saioa Amaia Antzokian, eta bigarren honetan segurtasun neurriak gehiago zorroztu dituztenez, Arrasateko ikasleak soilik batu ahal izan ziren Amaian. Bada, bihar, egubakoitza, beste horrenbeste egingo dute Bergaran eta Oñatin, alegia, ez dituzte ikastetxe ezberdinetako ikasleak batera eta bestera ibiliko, norberak bere herrian egingo du saioa.
Hori horrela, Ipintzako ikasleek Seminarixoan egingo dute dinamika (09:00-10:30) Iratxe Aguilerak –Kai Nakai– eta Maialen Sorzabalberek lagunduta, eta, 12:30erako Hi gazte!-ko lantaldea Arantzazun izango da, ArantzazuLaben egingo dute eta Oñatiko BHi institutoko ikasleek saioa (12:30-14:00).
Bigarren dinamikan, ikus-entzutekoak lantzen