Lau debagoiendar izango dira Seguran burutuko diren lasterketetan

Aitor Martinez Gorosmendi 2021eko maiatzaren 6a

Ezkerretik eskubira, Itxaso Plaza eta Edurne Ormaetxea.

Domekan, Bolintxo okindegia - Lana taldeko neskek zita berri bat dute Seguran, eta bertan izango dira Edurne Ormaetxea aramaioarra, Itxaso Plaza arrasatearra, Olatz Gabilondo bergararra eta Eneritz Urrutia arrasatearra.

Goizeko 9:00tan kadete mailako emakumeak arituko dira lehiaketan, eta hortaz, Edurne eta Itxaso izango dira irteera puntuan. Orain arte mailari bikain egokitu direla erakutsi dute, Espaniako kopan zein Euskaldun txapelketan, hamarren barruan sailkatuz.

10:30etan, elite eta sub23 mailako txirrindularientzat izango da lasterketa, hemen ere, Debagoieneko ordezkaritza izango da. Batetik, Olatz Gabilondo bergararra eta Eneritz Urrutia arrasatearra.

Bolintxo okindegiko neskak maiatza eta ekaina bitartean, denboraldiko lasterketa kopuru haundiena izango duten arren, "gogotsu" daudela adierazi dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak