Ia 16.900 lagunek egingo dituzte euskara-mailak egiaztatzeko azterketak bihartik aurrera

Uxue Igarza Loiola 2021ko mai. 4a, 17:08

Iaz baino ia 3.000 pertsona gehiago izango dira aurten HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen euskara mailak egiaztatzeko azterketak egingo dituztenak. Bihar hasiko dira probak eta ekainean eta uztailean bukatuko dira, mintzamen-probekin.

Guztira 16.831 lagunek egingo dituzte azterketak, eta horiei beste 513 gehitu behar zaizkie; izan ere, duela bi aste azterketak ordenagailuz egin zituzten HOBE sistema erabilita. Beraz, guztira, 17.344 pertsonak parte hartuko dute euskara mailak egiaztatzeko prozesuan.

Araban Gasteizko Bakh zentroan (Buesa Arenan) egingo dira azterketak, Bizkaian Barakaldoko BEC-en eta Gipuzkoan Irungo FICOBAn, eta lau maila egiaztatuko dira: B1 (erabiltzaile independentea), B2 (erabiltzaile aurreratua), C1 (erabiltzaile gaitua) eta C2 (erabiltzaile aditua). Bestetik, azterketak osasun agintarien aholkuak jarraituz eta ikasleen eta prozesuan parte hartzen duten guztien "osasuna zainduz" egingo direla adierazi dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak