Mendi lasterketako Espainiako txapelketa irabazi du Oihana Kortazarrek

Uxue Igarza Loiola 2021ko mai. 3a, 16:34
Argazkia: TrailRun

Selekzio autonomikoetako eta banakako Lineako eta Kilometro Bertikaleko Espainiako txapelketa egin da asteburuan Jaenen, eta Euskal Selekzioak garaipena lortu du, bai emakumezkoen lasterketan eta baita gizonezkoenean ere. Gainera, Iñigo Alzola arrasatearra ere hamabigarren geratu da.

Oihana Kortazar elgetarrak lehenengo postua eskuratu zuen banakako Linea modalitatean. Bere hitzetan, "agonikoa" izan zen lasterketa: gogorra eta lehia bizikoa. Eta bestetik, Iñigo Alzola arrasatearra hamabigarren geratu zen Kilometro Bertikalean.

Zapatuan, maiatzaren 1ean,  jokatu zen hain zuzen ere Kilometro Bertikala Albanchez de Máginan. Hiru kilometro eta 970 metroko desnibel positiboa gainditu behar izan zituzten parte-hartzaileek, eta Euskal Selekzioak bigarren amaitu zuen. Igandean, baina, Lineako modalitatean, 28 kilometro eta 2.300 metroko desnibel positiboari egin zioten aurre lasterkariek eta Euskal Selekzioa garaile izan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak