Bergararen garaipenak igoera faserako txartela eman dio UDAri

Josu Bilbao Atxutegi 2021ko mai. 2a, 09:41

Bergara-UDA. Artxiboko argazkia.

Mahoneroek 3-4 irabazi zuten atzo, zapatuta, Mutrikun COVID-19 kasuak tarteko atzeratutako norgehiagoka, eta garaipen horri esker UDAk igoera fasea jokatuko du. Oso pozik jaso du albistea UDAko entrenatzaile Mikel Larburuk: "Mesede ederra egin digu Bergarak, oso pozik gaude. Beti Gazte izango da gure lehen aurkaria eta orain partiduak 180 minutukoak izango dira. Ibarran golik ez jasotzea izango da gakoetako bat".

Sailkapeneko bigarren postua eskuratuta zuen dagoeneko Bergarak, eta jokoan ezer ez izan arren, Mutrikun 3-4 gainditu ostean, UDAk hurrengo faserako txartela eskuratu du mahoneroen garaipenari esker.

Ohorezko Mailako lehen faseko sailkapenean 9 punturekin berdinduta gelditu dira Mutriku eta UDA, baina aretxabaletarrek average hobea dutenez, laugarren postua lortu dute. UDAko entrenatzaile Mikel Larburuk dio ilusioz ekingo diotela Hirugarren Mailara igotzeko faseari: "Bergaran berdindu ostean uste genuen gure aukerak agortu zirela baina azkenean lortu dugu igoera fasean sartzea. Ez dugu ezer galtzeko". Beti Gazteren aurka jokatuko dute lehen kanporaketa, hurrengo jardunaldian, Ibarran. Beti Gazte bere multzoko lehena denez itzulerako partidua jokatuko dute euren etxean. "Eurak dira faborito, multzoko lehenak sailkatu direlako eta talde oso ona dutelako. 180 minutu iraungo duen partidua izango da eta gure helburua izango da etxean golik jaso ez eta itzulerako partidura bizirik heltzea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak