Ugarte, Galparsoro eta Otamendi, EH Bilduren zuzendaritza eta batzordeetarako hautagai

Maialen Santos 2021ko mai. 1a, 16:39
Ezkerretik eskuinera, Galparsoro, Ugarte eta Otamendi.

Larraitz Ugarte oñatiarrak komunikazio zuzendariaren ardura izango luke EH Bilduren zuzendaritzan. Eta bestetik, Berme Batzorderako hautagaitzaren parte da Ino Galparsoro arrasatearra, eta Berme Batzorderako hautagaien artean dago, Maider Otamendi eskoriatzarra.

EH Bilduren zuzendaritza politikorako hautagaitzak aurkezteko epea amaitu da dagoeneko. EH Bilduren Mahai Politikoak iragarri zuen zuzendaritza politikorako bere proposamena aurkeztuko zuela eta ez da beste hautagaitzarik aurkeztu eta, horrenbestez, bilkideek maiatzaren 6tik 8ra bitartean bozkatu ahal izango dute Arnaldo Otegi buru duen zerrenda. Otegi koordinatzaile nagusi izateko hautagai izango da, eta harekin batera jardungo lukete hainbatek; tartean, Larraitz Ugartek, komunikazio zuzendari moduan.

EH Bilduren zuzendaritza politiko nazionalerako hautagaitzaz gain, bilkideek herrialdeko arduradun politikoetarako euren hautagaitzak aurkeztu ahal izan dituzte. Herrialde bakoitzeko hautagaitza bat aurkeztu da. 

Azkenik, EH Bilduko militantziak maiatzaren 6tik 8ra bitartean bozkatuko ditu Berme Batzordea eta Kontuen Batzordea osatuko dituzten kideak. Berme Batzorderako zerrendako kide da Ino Galparsoro, eta, aldiz, Kontuen Batzorderako hautagai da Maider Otamendi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak