Eskoriatzak eta Mondratek lehia erabakigarriak dituzte

Xabier Urtzelai 2021ko api. 30a, 12:00

Areto futboleko ligak igoera fasean murgilduta daude eta bai maila nazionalean eta baita Euskal Ligan ere bailarako zenbait talde saltsa politean sartuta daude. Hala, ligan sendotasun handiz ibili eta gero, bai Eskoriatzak eta baita Mondratek ere beherakada izan dute azken asteotan, baina oraindik garaiz daude egoera horri buelta emateko.

Lau jardunaldi geratzen zaizkie biei ala biei, eta joan den astean, esaterako, Eskoriatzakoak liderraren kontra berdintzeko gauza izan ziren (2-2), eta duela bi aste hartutako kolpetik errekuperatzeko. Eskoriatzak ez du erraz gora begiratzea, Labastidak 8 puntuko aldea dauka eta; gainera, tartean beste talde batzuk ere badaude. Esaterako, bihar kontrario izango den Afantxok (17:00) Eskoriatzak baino bi puntu ditu; kontrario zuzena da, horrenbestez.

Mondratek, lau final

Euskal Ligako aurrealdeko postuak ere asko estutu dira, oilar asko daude mailaz igotzeko lehian, eta Mondrate da horietako bat. Domekan, Otxartaberen bisita izango dute arrasatearrek Musakolan (17:30). Orain momentuan, arrasatearrak bigarren daude sailkapenean eta lider dagoen Jarrilleros hiru puntura dago; hain zuzen, talde horren kontra jokatuko dute atzealdeko postuetan dauden aretxabaletarrek domekan, Ibarran (11:30).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak