Antxintxika Triatloi Taldeko kirol egokituko sailak bazkidetza kanpaina jarri du martxan. Kanpaina "sailak aurrera jarraitzeko helburuarekin" abiatu dutela aurreratu du Antxintxikako kide Aitor Rementeriak.
Horrekin, bailarako herri guztietan galdetegi bat betetzeko aukera jarriko dute. Bertan ikusi ahalko da bazkide izateko bi aukera egongo direla: 15 euro edo 30 euro ordaintzea urtean. Oñatin, esaterako, leku hauetan egongo da galdetegia betetzeko aukera: Bizipozen, Odriozola harategian, Oñabiken, Caravanas Oñaten, Lizarraldenean, Zapore jatetxean, Zubikoako sarreran eta Madalenako gasolindegian. Bergaran Depor tabernan izango da aukera, baina beste puntu batzuk ere jarriko dituzte, bailarako gainontzeko herrietan bezala. Posta elektronikoz edo telefonoz ere egin ahal izango da bazkide, hauek dira bideak: txoske@yahoo.es helbidera idatzita edo 688 63 51 53 zenbakira deituta. Enpresek ere parte hartu ahal izango dutela gaineratu du Rementeriak.
Bazkide kanpainarako, Joseba Azkarate taldekideak diseinatutako kartela.