Mondragon Unibertsitateak jardunaldia egingo du bestelako enpresa eredu bat aurkezteko

Uxue Igarza Loiola 2021ko api. 29a, 18:16

Pertsonak ardatz dituen diseinua ezagutaraztea nahi du Mondragon Unibertsitateak, eta horretarako, doako online jardunaldia egingo du maiatzaren 4an. Gainera, izena ematen duten enpresek kasu pilotuetan parte hartzeko aukera izango dute.

Enpresa eta profesionalentzat zuzendutako jardunaldia egingo du datorren martitzenean Mondragon Unibertsitateak, eta helburua pertsonak ardatz dituen diseinuaren onurak ezagutaraztea da: "Metodoaren arabera, pertsonak dira enpresetan sortzen diren arazo asko bideratzeko gakoak, baina pertsona horiek aktiboki gutxitan inplikatzen dira –edo inplikatzen dituzte enpresek– arazoen konponbidean". 

Jardunaldian bertan, enpresen kasu praktikoak aurkeztuko dira; hots, metodoa erabili duten enpresetakoak (hala nola, Ubikarekoak eta Eroskikoak) egongo dira. Eta bestetik, enpresek aukera izango dute maiatzetik ekainera egingo diren kasu pilotuetan parte hartzeko.

09:30etik 10:45era bitartean egingo da saioa, eta aurrez izena eman beharko da. Bestalde, Mondragon Unibertsitateak jakinarazi du kasu pilotuetako protagonista izan nahi duten enpresek hcdfacilitytool@mondragon.edu helbidera ere idatz dezaketela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak