Gerrako Umeak ikertzen jarraitzeko laguntza jaso du Intxorta 1937 Kultur Elkarteak

Uxue Igarza Loiola 2021ko api. 29a, 17:35

Hasitako lanarekin jarraitzeko diru-laguntza jaso du elkarteak, eta bailaran hasitako lana Gipuzkoa osora zabaltzea da helburua. Hipotesien arabera, Gipuzkoan jaiotako 16 urte bitarteko 5.000 haur eta gaztetxo joan ziren erbestera gerraren eraginez.

36ko gerratik ihes egin zuten umeak identifikatu eta haien memoria berreskuratzeko azterlana zabaldu Intxorta 1937 Kultur Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Haien izen-abizenak, argazkiak eta testigantzak ikertu eta batzea da asmoa, lurraldeko memoria historikoa osatzeko.

Tokiko erakundeekin elkarlanean, eta datozen bi urteetan egin nahi da ikerketa: "Helburua izango da Gipuzkoan jaiotako Gerrako Umeak izen-abizenekin –eta ahal den kasuetan, argazki batekin eta bizitza-historia labur batekin– identifikatzea. Erbeste garaiko argazkiak lortzen saiatuko gara, eta oraindik bizirik direnen artean, elkarrizketa sakonak egingo ditugu".

Intxorta 1937ko ikertzaileak dagoeneko Salamancako memoria historikoko dokumentazio zentroan, Alcala de Henareseko Administrazioaren Artxibo Orokorrean eta Bartzelonako artxibategietan izan dira, besteak beste. Baina horiez gain, beste hainbat artxibategi ere aztertuko dituzte; hala nola, Parisen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak